lunes, 25 de octubre de 2010

elikatze iturriak

1-Torlojuak eta tapa kendu
2- Ordenagailuko hainbat elementutara loturiko konektoreak kendu
3- Elikatze-unitatearen torlojuak kendu
4- Txartel grafikoa kendu
5- Elikatze-unitatea kendu
6- Iturri berria sartu
7- Elementu ezberdinak konektatu
8- Ordenagailua itxi

martes, 19 de octubre de 2010

Disko gogorrak

Hona emen hiru disko gogorren ezaugarri eta prezioak:

1-Multimedia unitatea 1.5TB kapazitatea.
Prezioa: 141,55 €


2-Disko gogor portatila 250GB kapazitatea.
Prezioa: 103,55 €


3-Kanpoko disko gogorra 500GB kapazitatea.
Prezioa 66,49 €

jueves, 7 de octubre de 2010

Lehen ordenagailua

Gerra-garaian, Britainia Handiko Gobernuak hainbat saiakera egin zituen prozesu matematikoak automatizatuko zituzten makinak asmatzeko. Makina haiek, hasiera batean, alemaniarren kode sekretuak deszifratzeko erabili ziren. Baina, gerra ondoren, teknologia hura baliatu zuten lehen ordenagailu zibila eraikitzeko.
Ordenagailu esperimental hark SSEM izena zuen -- Small Scale Experimental Machine, edo Neurri Txikiko Makina Esperimentala--, baina haren asmakuntzan parte hartu zuten Manchesterko Unibertsitateko zientzialariek izen goxoagoa ipini zioten, The Baby , edo Umetxoa .
The Baby -k gaur egungo ordenagailu batek dituen elementu guztiak zituen, baina, izenak dioen bezala, neurri txikian. Besteak beste, aritmetika bitarra erabiltzen zuen, kode-lengoaia sinple bat zeukan, 2.048 biteko memoria, eta instrukzioko 1,2 milisegundoko abiadura.
Gaur egungo ordenagailuekin alderatuta, bitxia gertatzen ahal zaiguna da memoria nolakoa zen. Izan ere, memoria 32 x 32 pixel-tamainako CRT pantaila bat zen, hots, ohiko kolore bakarreko telebista bat, 6 hazbete luze zituena. The Baby -k horrelako bi pantaila zituen, bere 2.048 biteko memoria ematen ziotenak --kontuak egiten hasita, 32 pixel x 32 pixel x 2 pantaila = 2.048 bit--.